Mundua -

Aldaketak Konstituzioan

Yemengo presidenteak Konstituzioa aldatuko du urtea bukatu baino lehen

Sale presidentearen proposamenaren arabera, estatuburua Parlamentuko gehiengoak aukeratuko du, eta ez herritarren boto zuzenak, orain arte bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte bukaera baino lehen Konstituzioan hainbat aldaketa bultzatu eta boterren banaketan oinarritutako demokrazia parlamentarioaren oinarriak ezartzeko asmoa agertu du Ali Abdalah Sale Yemengo presidenteak.

Presidenteak milaka jarraitzaileren aurren emandako hitzaldian iragarri du proposamena. Ekitaldi politikoa Saná hiriburuko futbol zalai batean egin du, oposizioak erregimenaren aurka egindako protesta lekuetatik oso gertu.

Salek boterea eskuratu zuen 1990an, Yemengo iparraldeak eta hegoaldeak bat egin zutenean. Gaur egindako proposamenaren arabera, bateratze gobernu bat sortzeko asmoa dauka. Gobernu horren zeregina hauteskundeetarako lege bat eratzea litzateke, hori oinarri hartu eta sistema politiko parlamentarioa sortzeko.

Ondorioz, estatuburua Parlametuko gehiengoak aukeratuko luke, eta ez herritarren boto zuzenak, orain arte egin den moduan. Egungo legeak zazpi urteko agintaldiak ezartzen ditu.

Erreforma "eskasak"

Mohamed Catan oposizioko bozeramaleak erreforma horiek "beranduegi" iristen direla esan du, eta ez dietela manifestarien eskaerei erantzunik ematen.

"Kaleko jendearen eskaerak haratago doaz, eta proposatutako aldaketak baino sakonagoak dira", azpimarratu du Qahtanek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea