Mundua -

Ipar Korea

Trump eta Kim Jong Un bigarren aldiz bilduko dira otsaila bukaeran

AEBko presidenteak Kim Yong Chol Ipar Koreako Langileen Alderdiko arduraduna hartu du arratsalde honetan Etxe Zurian.

Kim Jon Un eta Donald Trump, Singapurren egin zuten bileran. Argazkia: EFE
Kim Jon Un eta Donald Trump, Singapurren egin zuten bileran.
Kim Jon Un eta Donald Trump, Singapurren egin zuten bileran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak eta Kim Jong Un Ipar Koreako buruzagiak beste goi-bilera bat egingo dute otsailean, Etxe Zuriak jakinarazi duenez.

"Trump eta Kim presidenteek beste goi-bilera bat egingo dute, otsaila bukaeran. Batzarra non izango den aurrerago esango dugu", adierazi dute Twitter bidez.

Sarah Sander Etxe Zuriko prentsa buruak zehaztu du bi aldeak "harremanetan" daudela eta bide horretan "urratsak ematen" ari direla. Alabaina, AEBk Ipar Korearen gaineko "presioari" eta "zigorrei" eutsiko diela erantsi du.

Trump eta Kim Yong Chol Ipar Koreako Langileen Alderdiko Batzordearen buruzagia ordubete eta erdiz bildu dira gaur arratsaldean Washingtonen.

Halaber, Kim Yong Chol Mike Pompeo AEBko idazkariarekin batzartu da, Ipar Korearen desnuklearizazio prozesuari buruz hitz egiteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ipar Korea