Mundua -

Iraultza Libian

Gadafik bonbardaketei ekin die berriz herrialdeko ekialdean

- Diktadorearen tropek Braga bonbardatu dute eta Ras Lanufen sartu dira.

- Espainiak hegazkin bat bidaliko du gaur, mugatik 4.000 egiptoar ebakuatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi Libiako agintariaren tropek berriz bonbardatu dute gaur Brega (ekialdea), petrolio esportazioaren sektorea giltzarri den herria, atzo ere han eraso egin eta gero.

"Hegazkin bat entzun dut, eta ondoren eztanda bat eta krater bat", adierazi du lekuko batek.

Bonba Petrolio Zulaketen Injeniaritzaren fakultatearen ondoan lehertu da.

"Aire eraso bat egin dute duela ordu eta erdi, nire begiekin ikusi dut", esan du beste lekuko batek.

Halaber, Gadafiren tropak Ras Lanufen sartu dira. Beste petrolio ustiapen garrantzitsu bat da, eta Tripolitik 600 kilometro ekialdera dago.

Bashir Abdul Gadr kapitainaren esanetan, Ras Lanufen erregimenaren soldadu "asko" daude, eta oposiziokoak "Bregan eta Al Ugaylan" daude.

Atzo Bregan izan ziren borroketan, gutxienez 12 pertsona hil ziren, tartean 7 urteko artzain bai, eta 28 zauritu, herri horretako ospitalearen iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Testuinguru horretan, oposizioak laguntza eskatu dio NBEri, mertzenarioen aurkako eraso aereoak egin ditzan.

Espainiak 4.000 egiptoar ebakuatuko ditu

Bestalde, Espainia mugatik 4.000 egiptoar ebakuatzen hasiko da gaur. Libiatik Tunisiako mugara ihes egin duten, baina etxera itzultzeko baliabiderik ez duten pertsonak dira.

Espainiako Gobernuak hiru hegaldi kontratatuko ditu egunean, gutxienez astebetez.

Operazioa NBEren Errefuxiatu Agentziaren (ACNUR) eta Gurutze Gorriaren laguntzaz egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea