Mundua -

Gobernuko Jauregiaren aurrean

Trantsizio Gobernuaren dimisioa eskatu dute milaka lagunek Tunisian

Eskualde txiroenetako ehunka lagunek sei egun zeramatzaten kanpatuta Gobernuko Jauregiaren aurrean, baina orain dozenaka manifestarik bat egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek manifestaldia egin dute gaur Gobernuko Jauregiaren aurrean, Tunisiako erdialdean, trantsizio Exekutiboaren eta Mohamed Ghanuchi lehen ministroaren dimisioa eskatzeko.

Hiriburuko bizilagunak, ikasleak eta gazteak gehienbat, lehen ministroaren bulegoaren aurrean bildu dira. Jendez lepo daude plaza eta inguruak.

Poliziako iturrien arabera, eskualde txiroenetako ehunka lagunek sei egun zeramatzaten kanpatuta Gobernuko Jauregiaren aurrean, baina dozenaka manifestarik bat egin dute orain. Ghanuchi gabe Exekutibo berri bat osatzea eskatzen dute manifestariek.

Zine el Abidine Ben Ali boteretik kendutako presidenteak ihes egin eta egun gutxi batzuk geroago, Tunisiako plaza zaharra manifestarien gotorleku bihurtu da berriro. Gehienbat Sidi Buzid edo Kaserin barnealdeko eskualde txiroetako bizilagunak bertan bildu dira. Aurreko iraultza eskualde horietan hasi zen.

3.000 lagun

Ia 3.000 lagun kanpatuta zeuden atzo Gobernuaren Jauregiaren aurrean, unibertsitateko ikasle askok protestarekin bat egin ostean.

Samir Difalah elkarretaratzea antolatzaileak azaldu duenez, herrialdeko barnealdetik (Sidi Buzid, Gafsa, Kaserín, Tela edo Gabes) ehunka lagun heldu dira hiriburura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea