Mundua -

Dokumentazioa

Biografia: Muammar al Gadafi, Libiako diktadore bitxia eta alderraia

Afrikako diktadorerik zaharrenak 1969ko irailaren 1ean hartu zuen agintea Estatu-kolpe batekin. Bere ideia bitxienen artean, Libia, Egipto, Tunisia, Aljeria edota Moroko batzea.

Muamar Gadafiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Muamar Gadafiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Muamar al Gadafiren profila eta biografia

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afrikako diktadorerik zaharrena da Muammar al Gadafi, izaera berezikoa eta Mendebaldearekin izan dituen etengabeko liskarren ondorioz aski ezaguna.

1942an jaio zen Sirte hirian, Gafafa tribuan, gamelu artzaintza ofizio zuen familia batean hazia da. Akademia Militarrean sartu ahal izateko ikasketak egitea lortu zuen Gadafik.

Bere armakideez baliatuta lidergoa lortu zuen eta 1969ko irailaren 1ean Estatu-kolpe batekin lurraldearen independentziaz geroztik (1951z geroztik) boterean zegoen Idris Senussi erregea agintetik kentzea lortu zuen.

Buruzagitzarako erakutsi duen gaitasuna, jaima edozein tokitan jartzeko duen abilezia edota urte guzti hauetako parafernalia kolokan dira orain. 1986an ere proban jarri zuten, garai hartan AEBetako presidentea zenak, Ronald Reaganek, Bengasi hiria eta Gadafik Tripolin zuen jauregia bonbardatzeko agindu zuen.

Oraingo honetan, ordea, Gadafiren boterearen erroak astinduarazi dituen iraultza demokratikoa Libian bertan sortu da eta agintea eskuratzeko garaian egin bezala, ezertarako Gamal Abdel Nacer egiptoko liderraren doktrina panarabistetara jotzeak ez dio ezertarako balioko, ez behintzat, inguruan Hosni Mubarak bezalako figura indartsu bat erori dela ikusita.

Libiak Armadara jo du lurraldeko hiri nagusietako protestak direla eta. Itxura batean, Gadafik bere semeari, Seif el Islami, utzi dio hiritarrekin komunikatzeko ardura, ezohikoa atentzio deitzea gustatzen zaion agintari beteranoan.

Bitxikeria politikoak

Arabiarren liderrean gailentzeko nahiak bultzatuta Afrikako lurraldeetan ezegonkortasuna piztu duten politika aldakorrak erabili izan ditu Gadafik, eta Israelekin negoziazioak bultzatu dituzten Palestinako zein Arabiako beste hainbat lurraldetako agintariei aurre egin izan die, nahiz eta 1991n Persiar Golkoko gudan Sadam Huseini babesa emateaz abstenitu zen.

Arabiar mundua batzeko hainbat "bitxikeria" politiko egin ditu. Besteak beste, Saharako Estatu Batuen buruzagitza lortzeko aliantzak sortzen saiatu zen, baita Egipto, Tunisia Aljeria eta Marokorekin bat-egite iragankorrak egiten ere.

Estatu-kolpe bat baino gehiagori egin behar izan die aurre. 1973ko apirilaren 15ean hutsean geratu zen "iraultza kulturala"ren ahaleginak Gadafiren boterea indartzeko balio izan zuen herritarren batzordeen sorrerarekin eta Gobernu berri baten eraketarekin, Jamihiriya-rekin (masen Estatuarekin), orain tiroka isilarazten duen herriari ahotsa ematen omen zion Estatuarekin.Terrorismoarekin harremana

1992an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) isuna ipini zion Gadafiri 1988an Lockerbien (Eskozia) izandako atentatuarekin zerikusia izan zezaketen bi susmagarri entregatzeko aginduari uko egin ziolako. Pan Am hegazkinaren kontrako atentatuan 270 pertsona hil ziren.

1999an Nelson Mandelaren bitartekaritzari esker, susmagarriak entregatu zituen epaituak izan zitezen. Urte horretan bertan iraultzaren 30. urteurrena ospatu zuen, eta zazpi urteko isolamenduaren ondoren nazioarteko harremanak bultzatzeko kanpainari ekin zion.

Nazioarteko hainbat erakundetatik irteteko etengabeko keinuak egin izan ditu, Arabiar Estatuen Ligatik, esaterako. 1986an Reaganen errepresaliak eragin zituen "La Belle" diskoteka berlindarraren aurkako atentatuko biktimei kalte-ordainak eman behar izan zizkien, edo UTAko hegazkinekoei 1989an, Paris eta Tripoliren harremanei bultzada berria emateko balio izan zuen.

AEBen eta Libiaren artean gerturatzea hasi zen 2003an Gadafik suntsipen handiko armak baztertu eta gero. Eta 2008an enbaxadore trukea egin zuten.

Beduinoak bezala "taquiya" (kono itxurako txanoa) jantzita atzerrira egin izan dituen bidaietan, emakumeen guardia pretoriarraz harro agertu da beti, baina oraingoz, Seif El Islam (Islamaren ezpata) semeak telebistan egindako mehatxuetara jo du.

2011ko Urriaren 20an, Gadafi atzeman zutela iragarri zuten errebeldeek.

Afrikako diktadorerik zaharrena da Muammar al Gadafi, izaera berezikoa eta Mendebaldearekin izan dituen etengabeko liskarren ondorioz aski ezaguna. 1942an jaio zen Sirte hirian, Gafafa tribuan, gamelu artzaintza ofizio zuen familia batean hazia da. Akademia Militarrean sartu ahal izateko ikasketak egitea lortu zuen Gadafik. Bere armakideez baliatuta lidergoa lortu zuen eta 1969ko irailaren 1ean Estatu-kolpe batekin lurraldearen independentziaz geroztik (1951z geroztik) boterean zegoen Idris Senussi erregea agintetik kentzea lortu zuen.Buruzagitzarako erakutsi duen gaitasuna, jaima edozein tokitan jartzeko duen abilezia edota urte guzti hauetako parafernalia kolokan dira orain. 1986an ere proban jarri zuten, garai hartan AEBetako presidentea zenak, Ronald Reaganek, Bengasi hiria eta Gadafik Tripolin zuen jauregia bonbardatzeko agindu zuen. Oraingo honetan, ordea, Gadafiren boterearen erroak astinduarazi dituen iraultza demokratikoa Libian bertan sortu da eta agintea eskuratzeko garaian egin bezala, ezertarako Gamal Abdel Nacer egiptoko liderraren doktrina panarabistetara jotzeak ez dio ezertarako balioko, ez behintzat, inguruan Hosni Mubarak bezalako figura indartsu bat erori dela ikusita. Libiak Armadara jo du lurraldeko hiri nagusietako protestak direla eta. Itxura batean, Gadafik bere semeari, Seif el Islami, utzi dio hiritarrekin komunikatzeko ardura, ezohikoa atentzio deitzea gustatzen zaion agintari beteranoan.Bitxikeria politikoakArabiarren liderrean gailentzeko nahiak bultzatuta Afrikako lurraldeetan ezegonkortasuna piztu duten politika aldakorrak erabili izan ditu Gadafik, eta Israelekin negoziazioak bultzatu dituzten Palestinako zein Arabiako beste hainbat lurraldetako agintariei aurre egin izan die, nahiz eta 1991n Persiar Golkoko gudan Sadam Huseini babesa emateaz abstenitu zen. Arabiar mundua batzeko hainbat "bitxikeria" politiko egin ditu. Besteak beste, Saharako Estatu Batuen buruzagitza lortzeko aliantzak sortzen saiatu zen, baita Egipto, Tunisia Aljeria eta Marokorekin bat-egite iragankorrak egiten ere. Estatu-kolpe bat baino gehiagori egin behar izan die aurre. 1973ko apirilaren 15ean hutsean geratu zen "iraultza kulturala"ren ahaleginak Gadafiren boterea indartzeko balio izan zuen herritarren batzordeen sorrerarekin eta Gobernu berri baten eraketarekin, Jamihiriya-rekin (masen Estatuarekin), orain tiroka isilarazten duen herriari ahotsa ematen omen zion Estatuarekin. Terrorismoarekin harremana1992an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) isuna ipini zion Gadafiri 1988an Lockerbien (Eskozia) izandako atentatuarekin zerikusia izan zezaketen bi susmagarri entregatzeko aginduari uko egin ziolako. Pan Am hegazkinaren kontrako atentatuan 270 pertsona hil ziren. 1999an Nelson Mandelaren bitartekaritzari esker, susmagarriak entregatu zituen epaituak izan zitezen. Urte horretan bertan iraultzaren 30. urteurrena ospatu zuen, eta zazpi urteko isolamenduaren ondoren nazioarteko harremanak bultzatzeko kanpainari ekin zion. Nazioarteko hainbat erakundetatik irteteko etengabeko keinuak egin izan ditu, Arabiar Estatuen Ligatik, esaterako. 1986an Reaganen errepresaliak eragin zituen "La Belle" diskoteka berlindarraren aurkako atentatuko biktimei kalte-ordainak eman behar izan zizkien, edo UTAko hegazkinekoei 1989an, Paris eta Tripoliren harremanei bultzada berria emateko balio izan zuen. AEBen eta Libiaren artean gerturatzea hasi zen 2003an Gadafik suntsipen handiko armak baztertu eta gero. Eta 2008an enbaxadore trukea egin zuten. Beduinoak bezala "taquiya" (kono itxurako txanoa) jantzita atzerrira egin izan dituen bidaietan, emakumeen guardia pretoriarraz harro agertu da beti, baina oraingoz, Seif El Islam (Islamaren ezpata) semeak telebistan egindako mehatxuetara jo du. 2011ko Urriaren 20an, Gadafi atzeman zutela iragarri zuten errebeldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albiste zirraragarriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Libia