Mundua -

PETROLIOA

Qatar Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundetik aterako da 2019ko urtarrilean

Munduko gas esportatzaile handiena den lurraldea gasaren negozioan zentratuko da aurrerantzean, Energia ministroak iragarri duenez.

Petrolioaren ekoizpena. Artxiboko argazkia: EFE
Petrolioaren ekoizpena
Petrolioaren ekoizpena. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Qatar Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundetik (LPEE) irtengo da 2019ko urtarrilean, lurraldeak energia alorrean duen plan estrategiko baten baitan.

Saad al Kaabi Qatarko Energia ministroak azaldu duenez, gasaren negozioan buru-belarri aritzeko utziko du LPEE elkartea. Qatar munduko gas esportatzailerik handiena da.

"Herrialde batek LPEE erakundetik atera nahi duenean, eskaria egin behar du, eta hilabeteko epea dago gero onartzeko", al Kaabiren arabera.

LPEE erakundea uzteko erabakiak ez du zerikusirik Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek, Bahrainek eta Egiptok 2017ko ekainean Qatarren aurka ezarritako blokeo ekonomikoarekin, horren hitzetan.

Qatarrek harreman diplomatikoak eten zituen 2017ko ekainean Saudi Arabiarekin, Arabiar Emirerri Batuekin, Bahrainekin eta Egiptorekin, herrialde horiek Qatarri terrorismoa diruz ordaintzea leporatu ostean.

Harreman diplomatikoak hautsitakoan, Qatarrek gasaren ekoizpena areagotzeko asmoa iragarri zuen: urtean 77 milioi tona ekoiztetik 100 milioi tona ekoiztera igaro nahi zuen. LEPP erakundearen arabera, Qatarrek 128.645 milioi metro kubiko ekoizten ditu urtean. Are gehiago, munduko hirugarren gas erreserba handiena du, 23,8 bilioi metro kubiko baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Petrolioa Qatar