Mundua -
Hildako eta zaurituen ostean
Manifestariek Lulu plaza hartu dute berriro
Salman bin al Jakifak Poliziari erretiratzeko agindua eman dio goizean agindu du; hala ere, "Bahraingo polizia-indarrek legea eta ordena zaintzen jarraituko dute", esan du.
Erredakzioa
Salman bin Hamad al Jalifa Bahraingo printzipe oinordeko eta Indar Armatuen komandanteorde nagusiak Armadari "berehala" Manamako kaletik irteteko agindu dio, BNA albiste-agentziak zabaldu duenez.
Hala ere, ohar ofizialak dioenez, "Bahraingo polizia-indarrek legea eta ordena zaintzen jarraituko dute". Poliziak gas negar-eragileak bota eta Perla hiriburuko enparantzara hurbiltzen ari ziren manifestariei oldartu zaie, Armadak ingurua utzi eta minutu gutxira, Reuterseko kazetari batek esan duenez.
Armada eta tankeak azkeneko egunetan sinbolo bihurtu den plazatik joan dira. Poliziaren hamar bat autok bertan jarraitzen zuten Armada bertatik joaten zen bitartean.
Erretreta bukatu denean, oposizioko talde bat plazara bueltatzen saiatu da.
Elkarrizketa, "alde guztiekin"
Bestalde, Hamad bin Isa al Jalifa Golko Persikoko emirato txikienaren erregeak "alde guztiekin" elkarrizketa izateko eskatu dio Salman Bin Hamad al Jalifa printzeari, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Bahraingo Armadak tiro egin zuen ostiralean manifestarien kontra La Perla plazan, Manaman, Sayed Hadi oposizioko Wefaq alderdiko parlamentariaren arabera.
Zazpi hildako eta 200 zauritu
Joan den otsailaren 14an manifestazioak hasi zirenetik gutxienez zazpi pertsona hil dira eta 200 baino gehiago zauritu dira. Horietatik lau ostegunean hil ziren, Armadak Perla plaza hustuarazi zuenean.