Mundua -
Protestak
Milaka lagun Bahraingo protestetan izandako biktimen aldeko hiletetan
Gobernuaren amaieraz gain Monarkiarena eskatzen dute milaka bahraindarrek.
Erredakzioa
Bahraingo protestetan azken egunetan izan diren hildakoen aldeko hiletak egiten ari dira. Milaka eta milaka lagun bildu dira lurraldeko hiriburuan, Manaman, biktimei azken agurra emateko.
''The Guardian'' egunkari britainiarraren berriemaile batek dioenez manifestariek Monarkiaren amaiera ere eskatzen dute.
Orain arte Gobernuaren aurkako protestak nagusitu dira baina azken orduetan dinastia suniaen aurkako oihuak ere hasi dira entzuten.
Gutxienez lau pertsona hil ziren atzo eta 200dik gora zauritu Polizia eta Armada Manama erdiguneko plaza batean zeuden manifestarien aurka oldartuta.
Gaurko hiletek protesta egun berri bati emango diote hasiera.