Mundua -

Italia

Berlusconi berehala epaituko dute 'Ruby' auziaren baitan

- Botere-abusua eta adingabeak prostituitzea egozten diote Italiako lehen ministroari.

- Epaiketa apirilaren 6an hasiko da, Milango Auzitegian, eta hiru emakume izango dira epaile.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milango Auzitegiko epaile batek erabaki du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa berehala epaitzea Ruby auziaren baitan, botere-abusua eta adingabeak prostituitzea egotzita.

Cristina di Censo epaileak jakinarazi duenez, epaiketa apirilaren 6an hasiko da, Milango Auzitegian.

Horrela, Carmen D''Elia, Orsola De Cristofaro eta Giulia Turri magistratuek epaituko dute Berlusconi apirilaren 6tik aurrera.

Epaitegi horretan, Berlusconik beste bi auzi eta aurretiazko saio bat ditu zain.

Milango fiskalek Berlusconi berehala epaitzea eskatu zioten Di Censo epaileari, hots, aurretiazko saioa egin barik, lehen ministroa akusatuen eserlekuan eseriarazteko "froga nahikoak" dituztela argudiatuta.

Ministerio Publikoaren arabera, Berlusconik sexu harremanak izan zituen Kharima ''Ruby'' El Mahroug emakume marokoarrarekin 17 urte baino ez zituenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea