Mundua -

SUTEAK

Gutxienez 25 pertsona hil dira Kalifornian, historiako suterik suntsitzaileneetan

Milaka lagun ebakuatu behar izan dituzte Camp eta Woolsey deitu dituzten suteengatik. Emergentzia egoeran daude Malibun, Venturan eta Los Angeles.

Camp eta Woolsey suteek 68.700 hektarea baino gehiago erre dituzte jada Kalifornian. Argazkia: EFE
Camp eta Woolsey suteek 68.700 hektarea baino gehiago erre dituzte jada Kalifornian. Argazkia: EFE
Camp eta Woolsey suteek 68.700 hektarea baino gehiago erre dituzte jada Kalifornian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 25 pertsona hil dira Kalifornian, ostegunetik indarrean diren hiru sute erraldoietan. Gainera, milaka pertsona etxetik atera behar izan dituzte eta suteen ondorioz emergentzia egoera aldarrikatu dute agintariek Malibun, Venturan eta Los Angelesen.

Kory L. Honea Butte konderriko sheriffak jakitera eman duenez, 14 gorpuzki aurkitu dituzte azken orduetan Paradise hirian, atzo beste 9 gorpu topatu zituzten tokian, hain zuzen ere. Camp suteak harrapatu zuen Paradise hiria eta erabat suntsituta utzi zituen 6.700 etxe eta negozio.

Donald Trump AEBetako presidenteak arriskuan dauden tokietatik "lehenbailehen" ihes egiteko deia egin die herritarrei Twitter bidez: "Mesedez, entzun ebakuazio aginduak!" ohartarazi du.

"4.000 pertsona baino gehiago ari dira Camp eta Woolsey deituriko suteen kontra lanean Kalifornian" jakinarazi du presidenteak. 68.700 hektarea baino gehiago erre dira sute horietan. "Gure bihotzak suteen kontra lanean ari direnekin daude, euren etxeetatik joan behar izan duten 52.000 pertsonekin, eta hildakoen senideekin" esan du.

Woolsey suteari dagokionez, 80 kilometroko abiadura hartu du haizeak azken orduetan eta are gehiago indartu da sute hori, Malibura iritsi arte. Ozeano Bareko autopistaren inguruan bizi diren milaka biztanlek hondartzetara joan behar izan dute babes bila, animalia eta guzti. Izan ere, arrantxo edo abeltzaintza-etxalde ugari daude inguru horretan.

"Sutea kontrolik gabe zabaltzen ari da une honetan eta herriguneetara gerturatzen ari da. Bizilagunek alde egin beharra daukate" adierazi dute Malibuko agintariek. Une honetan, besteak beste, 101 superautobidea harrapatu du suak, Kalifornia hegoaldea eta iparraldea lotzen dituen bide nagusietako bat, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Suteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Hondamendi naturalen biktimak