Mundua -

Iraultza demokratikoa Egipton

Minutuz minutu: Mubarakek dimititu egin du

- Erabakia "herrialdearen egoera zailagatik" hartu dutela esan du Omar Suleiman presidenteordeak.

- Erabakia ospatzen ari dira Tahrir plazan bildutako manifestariak..

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18:07 Gobernua eta Parlamentuko bi ganberak desegingo ditu Armadak, eta Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen bidez gobernatuko du.

18:03 Mubarakek herritarren eskakizunak "entzun" dituela esan du Catherine Ashton EBko diplomaziaren buruzagiak.

17:57 "Esklabutza eta autoritarismo garaia" amaitu dela ziurtatu du Apirilaren 6ko Gazteen mugimenduak.

17:54 Tahrir plaza festa bat da.

17:46 Mohamed ElBaradei oposizioko buruzagiak Mubaraken dimisioa ospatu du Twitterren bidez: “Herria aske da".

17:41 Burtsek igoerekin hartu dute Mubaraken erabakia.

17:39 Milaka lagun Tahrir plazara hurbiltzen ari dira Mubaraken dimisioa ospatzeko.

17:38 Mubarakek Armadaren eskuetan utzi du boterea.

17:24 Erabakia ospatzen ari dira Tahrir plazan bildutako manifestariak.

17:20 Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak dimititu eta Armadaren eskuetan utziko du boterea, Omar Suleiman presidnteordeak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea