Mundua -

Hauteslekuak zabalik

AEBko agintaldi erdiko hauteskundeetan bozkatzen hasi dira jada

Inkesten arabera, litekeena da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortzea. Demokratek 23 eserleku eskuratu behar dituzte gehiengoa lortzeko.

Hauteslekuak ireki dituzte jada AEB. Argazkia: EFE
Hauteslekuak ireki dituzte jada AEB. Argazkia: EFE
Kongresuko bi ganberen gehiengoak eta Trumpen etorkizuna, jokoan AEBn

2:00

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amerikako Estatu Batuetan (AEB) agintaldi erdiko hauteskundeak egiten ari dira astearte honetan. 36 gobernadore ez ezik, Ordezkarien Ganberako kide guztiak (435) eta senatarien herenak aukeratuko dituzte gaur estatubatuarrek, eta, ekialdean, 06:00etan (11:00 GMT) ireki dituzte hauteslekuak. Donald Trump Etxe Zurira iritsi zenetik egiten diren lehen hauteskunde garrantzitsuak dira.

Estatu Batuak, New Jersey, Connecticut eta Maine hauteslekuak ireki dituzten aurreneko estatuak dira, eta bertako herritarrek garrantzia handia duten hauteskunde hauetan bozkatzeko aukera dute jada. Datozen orduotan, gainerako estatuetako hauteslekuak irekiko dituzte, bakoitzak duen ordutegiaren arabera.

Gauzak horrela, mendebaldean kokatuta dauden estatuetako hauteslekuek beranduago ireki eta itxiko dituzte ateak, Alaskarekin eta Hawairekin batera.

Inkesten arabera, litekeena da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortzea. Hala gertatuko balitz, demokratek tartea izango lukete ekimen legegileak aurkeztu eta Trumpen politikei mugak jartzeko. Demokratek 23 eserleku eskuratu behar dituzte gehiengoa lortzeko, izan ere, 2011tik errepublikanoek dituzte ordezkari gehien.

Alabaina, boto-emaileen parte-hartzea handia izatea espero da. Arrazoi horregatik, ikusmin handia dago Trumpen datozen bi urteetako politikan eragin handia izan dezaketen hauteskunde hauen emaitzetan.

Senatuan, ostera, Alderdi Demokratak zailagoa izango du egoera iraultzea. Izan ere, jokoan dauden 33 eserlekuetatik 25 demokraten esku daude orain, eta horietako hamarretan egungo presidentea nagusitu zen 2016ko bozetan.

Hauteslekuak ireki dituzte AEBn. Argazkia: EFE

Hauteslekuak ireki dituzte AEBn. Argazkia: EFE

Gaur egun, errepublikanoek 51 ordezkari dituzte Senatuan, eta demokratek, berriz, 49 eserleku. Inkesten arabera, Senatuan ez da aldaketa nabarmenik egongo.

Dena dela, berritzera doazen 35 ordezkari horietatik, 9 errepublikanoak dira, eta 26 demokratak. Horrek esan nahi du demokratek zer galdu gehiago dutela, eta zaila izango dela gehiengoa lortzea senatuan.

Urtarrilean, bi urte beteko dira Trumpek agintea eskuratu zuenetik, eta, berebiziko garrantzia duten hauteskundeak izanik, AEBko presidenteak ahalegin handia egin du hauteskunde kanpainan. Izan ere, ondorengo bi gaiak izan ditu hizpide gehienetan: AEBko ekonomiaren garapena eta inmigrazioa.

Atzo gauean, hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia egin zuen Trumpek Missourin, eta, gaurko hauteskundeak, presidente gisa egindako lanaren inguruko erreferendum moduko bat ere izango dela ziurtatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Donald Trump albisteak