Mundua -
Iraultza demokratikoa
Lau lagun hil dira Egiptoko mendebaldean izandako istiluetan
Mubaraken dimisioa eskatu dute berriro Anaia Musulmanek eta boterea aldatzeko elkarrizketa oraindik hasi ez dela salatu dute.
Erredakzioa
Gutxienez lau lagun hil eta hainbat zauritu izan dira asteazken honetan segurtasun-indarren eta 3.000 manifestariren artean izandako liskarretan, Egiptoko mendebaldeko probintzia batean. Nuevo Vallen, Egiptoko mendebaldeko desertuan oasi bat duen probintzian, izandako istiluak asteartean hasi ziren. Estatuko telebistak adierazi duenez, hiru hildako izan dira.
Poliziaren eta manifestarien artean izandako lehen istilua izan da, iragan urtarrilaren 28an Kairon izandako gertakarien ostean. Egun horretan Mubaraken aurkako manifestariek presidentearen aldeko jarraitzaleen erasoa jaso zuten.
Nuevo Valle Kairotik 500 kilometro hegoaldera aurkitzen da. Gaur izandako protesta, Mubaraken aurkako lehenengo kontzentrazioa izan da bertan.
Anaia Musulmanak
Bestalde, Egiptoko oposizioko talderik garrantzitsuenak Hosni Mubarak presidentearen dimisioa eskatu du berriro. Hala ere, oraindik ez da botorearen eskualdatzeari elkarrizketa hasi.
Talde hori, oposizioko beste taldeekin batera, Omar Suleiman lehendakariordearekin bildu dira, Gobernuak azken bi asteetan agindutako aldaktea politikoei buruz hitz egiteko. Essam al Erian Anaien buruzagiaren hitzetan, "oraindik ez dira hasi botere eskualdatzeari buruzko benetako elkarrizketak".