Mundua -
Italia
Fiskaltzak Berlusconi berehala epaitzeko eskatu du
"Froga nabariak" daude atariko saiotik pasatu gabe agintaria auzipetzeko, ziurtatu du fiskalak.
Erredakzioa
Edmundo Bruti Milango Errepublikako fiskalak Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa berehala epaitzeko eskatu du gaur, adingabeen prostituzio eta botere-abusu delituak egotzita.
Fiskaltzak ziurtatu duenez, "froga nabariak" daude agintaria atariko saiorik egin gabe auzipetzeko. Halaber, Berlusconik adingabe batekin, Kharima ''Ruby'' El Mahroug marokoarrarekin, sexu-harremanak izatearen nahiko froga dituela uste du, eta presidenteak bere kargua erabili zuela Milango Poliziak maiatzean gaztea lapurretagatik atxilotu zuenean aske utzi zezan, La Reppublica egunkariak argitaratu duenez.
Fiskaltzak prozedura arrunt bidez auzipetzeko eskatu du, eta instrukzio-epaileari ikerketak ixteko eta epaiketa hasteko eskaera egin dio.
Defentsaren tesiaren arabera, "Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen iloba" zela uste zuelako egin zuen lehen ministroak Rubyren alde. Hipotesia 315 botok defendatu zuten Diputatuen Ganberan.