Mundua -
Alemania
Alemaniarentzat Alternatiba ultraeskuindarra Hesseko Parlamentuan sartu da
Bestalde, Angela Merkelen alderdia, Batasun kristau-demokrata (CDU), hamar puntu jaitsi da azken hauteskundeetan lortutako emaitzekin alderatuta.
Agentzia | Erredakzioa
Alemaniarentzat Alternatiba alderdi ultraeskuindarrak ordezkaritza du dagoeneko Alemaniako eskualdeko parlamentu guztietan, Hesse eskualdeko hauteskundeetan botoen % 12 eskuratu ostean. Angela Merkelen alderdia, Batasun kristau-demokrata (CDU), hamar puntu jaitsi da azken hauteskundeetan lortutako emaitzekin alderatuta.
Aurrez Bavieran gertatu zen bezala, zundaketak Gobernua osatzeko aukerak ematen dizkio CDUri, baina Berdeekin aliantza bat bilatu beharko du, izan ere, hauteskunde hauetako garaile nagusiak izan dira berriro.
Hala, CDUk botoen % 28,9 eskuratu du, azken hauteskundeetako % 38,8tik urrun. Nabarmen galdu duen bestea Alderdi Sozialdemokrata (SPD) izan da, Merkelek Berlinen duen koalizio gobernuko kide txikia. Historian lortutako emaitzarik txarrena izan du, botoen % 20 eskuratuta, duela bost urte, aldiz, % 30,7 lortu zuen.
Berdeek % 19,5 lortu dute, Tarek Al Wazir Arabiakoa den hautagai karismatikoarekin. Protagonismo handia izango duela diote, eskualdean izango den Gobernuaren etorkizunari begira.