Mundua -
Kronika Egiptotik
Olatz Simon: 'Mubarakek kargua noiz galduko zain daude egiptoarrak'
Hemendik aurrera herrialdean nor aginduko duen erabakitzeko denbora eta ahalegina baino ez dela falta uste dute Egipton.
Olatz Simon
Olatz Simon EITBk Kairon duen berriemailearen esanetan, hemendik aurrera herrialdean nor aginduko duen erabakitzeko denbora eta ahalegina baino ez dela falta uste dute egiptoarrek.
"Egiptoarren begietan halako askatasun distirarik sekula ikusi ez" zuela esan zuen atzo El Baradeik. Herritar askok "herriaren iraultzaren eta lanaren emaitzak" biltzeko unea heldu dela erantzun zioten eta ez dutela berak transizio hori gidatzerik nahi.
Egiptotik alde egiteko arazo gutxiago dago azken orduetan, nahiz eta aireportuan oraindik kaosa nagusi den. Herrialdera iristea ere ez da erraza eta Gobernuak ez du hara bidaiatzea gomendatzen.