Mundua -

Irak

Barham Saleh politikari kurdua izango da Irakeko presidente berria

Adel Abdelmanhdi izendatu dute lehen ministro. 30 eguneko epean osatu beharko du gobernu berria.

Barham Saleh Irakeko presidente berria. Argazkia: EFE
Barham Saleh Irakeko presidente berria. Argazkia: EFE
Barham Saleh Irakeko presidente berria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko Parlamentuak Barham Saleh politikari kurdua izendatu du herrialde horretako presidente, eta horrek Adel Abdelmanhdi aukeratu du lehen ministro kargurako. Hauteskundeak maiatzean egin zituzten Iraken, eta Gobernua osatu gabe dago ordutik.

Salehek 58 urte ditu, eta Kurdistango Aberri Batasuna alderdi progresistako hautagaia da. Irakeko Parlamentuan egin den bigarren bozketan, alde handiarekin izendatu dute presidente: Salehek 219 boto lortu ditu; Fuah Husein Kurdistango Alderdi Demokratikoko hautagai kontserbadoreak, ostera, 22.

Karguaren zina egin ondoren, Iraken "batasuna eta independentzia" defendatuko dituela adierazi du presidente berriak.

"Parlamentuak, Ganberako presidentearekin eta kideekin batera, dilema politiko bati amaiera eman ahal izan dio, gure herria aro ezezagun batera eramatea saihestuta", azpimarratu du Salehek.

Presidente berriak Adel Abdelmanhdi izendatu du lehen ministro, eta Gobernua osatzeko agindua eman dio. 30 eguneko epea izango du horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Asia Irak gaur Ekialde Hurbileko albisteak