Mundua -

Eutanasia

Frantziak bertan behera utzi du eutanasia legeztatzeko ekimena

Frantzian eztabaida piztu eta gero, eutanasia legeztatzeko joan den astean emandako legea zuzendu eta artikulurik eztabaidagarrienak kendu ditu Senatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Senatuko Gizarte Gaietarako Batzordeak bertan behera utzi du joan den asteartean aurkeztutako eutanasia legearen lehen artikulua. Lege horrek eutanasia aktiboari atea zabaltzen zion.

Besteak beste, gaixotasun sendaezina zutenei "nahita minik gabeko heriotza azkarra" izateko laguntza medikoa izateko aukera ematen zien aurreko testuak.

Artikulu horrek eztabaida handia piztu zuen Frantzian, eta Francois Fillon Frantziako lehen ministroa eutanasia legeztatzearen aurka agertu zen.

Eutanasiaren inguruko eztabaidak Frantziako herritarrak banandu ditu; eta alderdi politikoen barnean ere piztu da eztabaida.

Jatorrizko testua hiru proposamen uztartuta idatzi dute: senatari kontserbadore batek, sozialista batek eta komunista batek aurkeztu zituzten lehen idatzi horiek.

Dena den, alderdien barnean ere sortu dira eztabaidak, eta eutanasiaren aldeko eta kontrako iritziak agertu dira.

Joan den urrian Frantzian argitaratutako ikerketa baten arabera, frantziarren % 98 eutanasiaren inguruko legeak egitearen alde daude, baina % 58 soilik daude kasu oso zehatz batzuetarako legeztatzearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea