Mundua -

"L'Infidele"

Berlusconi 'sutan', Ruby auziaren gaineko telebista saio bategatik

Bere abokatuek defentsa alegatua aurkeztu zuten atzo Milaneko Fiskaltzan; hogei bat pertsonak Berlusconiren aurkako adingabeen prostituzio salaketak ukatu dituzte. Ikusi bideoa.

Berlusconik "L'Infidele" ("Desleiala") saioan zuzenean parte hartu zuen. EFE
Berlusconik "L'Infidele" ("Desleiala") saioan zuzenean parte hartu zuen. EFE
Berlusconik "L'Infidele" ("Desleiala") saioan zuzenean parte hartu zuen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak haserre bizian deitu zuen bart Ruby auzia mintzagai zuen La 7 telebista kate pribatuko saio batera. Rubyk agintariaren jaietan parte hartzen omen zuen adingabea zenean.

Berlusconik "L'Infidele" ("Desleiala") saioan zuzenean parte hartu zuen gonbidatuek eta aurkezleak esandakoei erantzuteko. La 7 bere esku ez dagoen telebista kateetako bat da.

"Era zitalean, nazkagarrian gidatutako programa gozakaitz bat ikusten nabil", adierazi zuen Il Cavalierek haserre bizian. Italiako telebista kate guztiek atzo jazotakoa eman dute.

Saioaren aurkezlea egoera baretzen saiatu zen: "Nahikoa iraindu duzu, zergatik ez zoaz epaitegietara, irainak bota beharrean? (...) Nire Gobernuko presidentea zaren heinean, hitz egiteko formak neurtzeko eskatzen dizut", esan zion.

Berlusconi ez zen lasaitu eta ordura arte entzundakoa "faltsua eta desitxuratuta, eta errealitatearekin zerikusirik" ez zuela azpimarratu zuen. Adingabeak ustez prostituitzera bultzatzeagatik eta kargua bereonurako erabiltzeagatik Milaneko Fiskaltzak abiatutako ikerketa ardatz zuen telebista saioak.

Atzo, astelehenean, lehen ministroaren abokatuek defentsa alegatua aurkeztu zuten. Berlusconiren kontrako salaketak ukatzen dituzten 20 pertsona ingururen testigantzak jaso dituzte dokumentu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Gaurko titularrak Albisteak