Mundua -

BAKE AKORDIOA

Bake akordioa egin dute Eritreak eta Etiopiak hamarkada askotan gerran bizi eta gero

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "historikotzat" jo du Saudi Arabian Eritreako eta Etiopiako ordezkariek sinatutako bake-akordioa.

Bake akordioaren iragarpenaren unea. Argazkia: EFE
Bake akordioaren iragarpenaren unea. Argazkia: EFE
Bake akordioaren iragarpenaren unea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "historikotzat" jo du gaur Saudi Arabian Eritreako eta Etiopiako ordezkariek sinatutako bake akordioa.

"Gertakari historikoa da, hamarkada asko luzatu den gerra bati amaiera ematen diona", esan die Guterresek kazetariei Yedan (Saudi Arabia).

Gatazka armatua 1998tik 2000ra arte egon zen indarrean, eta ondoren, gerra egoeran bizi izan dira. Milaka lagun hil dira azken hamarkadetan.

Uztailean bi herrialdeetako buruek bake eta laguntasun adierazpena sinatu zuten, mugak ireki zituzten, eta enbaxada bana jarri zuten bestearen hiriburuan, Adis Abeban eta Asmaran.

Azken hilabete hauetan telefonia konexioa ere berrezarri dituzte eta lankidetza ekonomikoa eta komertziala bultzatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak Saudi Arabiari buruzko albisteak