Mundua -

Lurrikara Japonian

Japoniak 7.770 milioi zuzenduko ditu lurrikararen eta tifoiaren kalteei aurre egiteko

2,95 milioi etxe eta lokal argindarrik gabe geratu ziren Hokkaidoko lurrikararen ondorioz. 233 lagun hil dira Japonian azken hiru hilabeteotan herriak pairatutako hondamendietan.

Soldadu batek miaketak egiten ditu kalteen artean lurrikararen eta tifoiaren ostean. Argazkia: EFE.
Soldadu batek miaketak egiten ditu kalteen artean lurrikararen eta tifoiaren ostean.
Soldadu batek miaketak egiten ditu kalteen artean lurrikararen eta tifoiaren ostean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako Gobernuak 7.700 milioi euro bideratuko ditu aste honetan Hokkaidon izandako lurrikarak eta Jebi tifoiak zein uztaileko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko.

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak aurrekontu proiektu berezia aurkeztuko dio datozen asteetan Japoniako Parlamentuari, kaltetuei laguntzeko eta azpiegiturak berreraikitzeko.

Richter eskalan 6,7 gradu harrapatu zituen lurrikara batek Japonia iparraldeko Hokkaido uhartea astindu zuen asteazkenean, eta azken 25 urteetan izan den tifoirik indartsuenak Japonia kolpatu zuen asteartean. Horrez gain, euriteek uholdeak eragin zituzten uztailean bertan.

Diru-laguntza horiekin konponduko diren kalteen artean, uholdeek apurtutako dikeak daude, baita Hokkaidoko lurrikarak suntsitutako azpiegiturak eta errepideak ere, 2,95 milioi etxe eta lokal argindarrik gabe geratu baitziren.

Japoniako Gobernuak 1.319 milioi euroko diru-laguntza bideratu zuen uztailean uholdeen ondorioei aurre egiteko.

233 lagun hil dira Japonian azken hiru hilabeteotan herriak pairatutako hondamendien ondorioz: 156 lagun bero-boladen ondorioz hil ziren; 50, uholdeetan; gutxienez 16, Hokkaidoko lurrikaran; eta 11, Jebi tifoiaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia Gaurko titularrak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak