Mundua -
Brasil
Brasilen suntsitutako museoak ez zuen ez asegururik ez suhiltzaile brigadarik
Faktore horiez gain, beste batzuk salatu zituzten herritarrek, besteak beste, mantentze lanetarako funts publikoen murrizketa eta eraikuntzaren azpiegitura arazoak.
Agentzia | Erredakzioa
Rio de Janeiroko Museo Nazionala, Brasilgo zaharrena eta ondare handiena duena, igandean suntsitu zen, sute baten ondorioz, eta ez zuen ez asegururik ez suhiltzaile brigadarik.
Cristiane Serejo museoko zuzendariordeak asteazken honetan onartu du ez zutela ez asegururik ezta suhiltzaile brigadarik ere. Faktore horiez gain, beste batzuk salatu zituzten herritarrek, besteak beste, mantentze lanetarako funts publikoen murrizketa eta eraikuntzaren azpiegitura arazoak (hala nola, itoginak eta ura sartzeak).
Serejok azaldu duenez, erakundeak baztertu egin zuen asegurua kontratatzeak eta suteei aurre egiteko funtzionario talde bat sortzea, ordaindu ezin ziren kostu gehigarriak zirelako.
Eraikin historikoa duela 200 urte inauguratu zuten, eta, hasiera batean, Brasilgo jauregi inperiala izan zen. Suhiltzaileen lizentziarik gabe zegoen zabalik.
Aurretiazko balantzearen arabera, igandeko sutean horren ondarearen % 90 suntsitu zen, ordu gutxitan; 20 milioi pieza eta dokumentu zeuden bertan, eta Latinoamerikako Museo Nazionalik handiena zen.