Mundua -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gerard Depardieu ikertzen ari dira bortxaketa eta sexu-eraso salaketa batengatik
France Inforen arabera, biktima aktore eta idazle gazte bat da, Depardieuren gertuko pertsona ezagun bati buruzko liburu batean lanean ari dena.
agentziak | erredakzioa
Gerard Depardieu, Frantziako aktore ezagunenetakoa, ikertzen ari dira, "bortxaketa eta sexu-erasoa" leporatuta, Aix-en-Provence hirian abuztuaren 27an jasotako salaketa baten harira, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
"Parisko Fiskaltzak ikerketa eskatu dio Polizia Judizialari, bortxaketa eta sexu-eraso salaketa argitzeko", aipatu iturrien arabera.
Duela 69 urte Chateaurouxen jaio zen aktorea Cyrano de Bergerac (1990) eta Asterix eta Obelix (1999-2012) filmengatik bereziki da ezaguna aktore frantsesa. Frantziatik kanpo bizi da 2012tik, bertan ordaintzen zituen zergei gehiegizkoak iritzita joan baitzen Errusiara bizitzera.
Aktoreak ukatu egin ditu "goitik behera sexu-erasoa eta bortxaketa", horren abokatuaren hitzetan.
Oraingoz ez dute baieztatu non gertatu ziren ustezko sexu-erasoa eta bortxaketa, ezta biktima nor den ere.
France Inforen arabera, baina, biktima aktore eta idazle gazte bat da, Depardieuren gertuko pertsona ezagun bati buruzko liburu batean lanean ari dena.