Mundua -
25 urte erbestean eta gero
Jean-Claude Duvalier diktadore ohia Haitira itzuli da
"Baby Doc" ezizenez ezaguna, 15 urtez izan zen Haitiko presidente. 1986an kendu zuten boteretik. Arratsaldean emango duen prentsaurrean argituko du zergatik itzuli den lurraldera.
Erredakzioa
Jean-Claude Duvalier presidente ohia gaur heldu da karibeko irlara 25 urte erbestean, Frantzian egin eta gero. Port-au-Princeko aireportuan jarraitzaile talde bat zain zuen ongi etorria emateko.Oraindik ez da ezagutzen zergatik itzuli den, arratsaldean emango duen prentsaurrean argituko du Duvalierrek berak.
Haitiko presidente ohiak, "Baby Doc" ezizenez ezaguna, eta bere emazteak Michelle Bennet-ek luxuzko hotel batean hartu dute ostatu. Segurtasun neurri handiak ezarri dituzte bertan, hotelaren ataria poliziaz inguratuta dago eta ateak kate eta giltzarrapoekin itxi dituzte.
Duvalier 1971an heldu zen boterera 19 urte zituela, bere aita, Francois Duvalier diktadorearen heriotzaren ostean. Agintaldi gogorra bezala ezagutzen da berea, oposizioari errepresio handia egin zion "lehoinabar" izenaz ezagutzen den militar taldearekin.
Diktadore ohia 1986an kendu zuten boteretik bere aurkako protesta eta manifestaldi ugariren ostean. Bere erregimen zapaltzailean 30.000 pertsona inguru hil zirela uste da.