Mundua -

Ekialde Hurbila

NBEk gerrako krimenen zantzuak ikusi ditu Yemenen

Halaber, Saudi Arabia buru duen koalizio militarra ere kritikatu du, eta horren errua egotzi dio.

Artxiboko irudia: EFE
Yemen. Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuko indarrek eta matxino huthiek Yemenen kontrolatzen dituzten guneetan, besteak beste, Sana hiriburuan eta Al-Hudaida hirian, gerrako krimenen zantzuak ikusi dituztela esan dute Nazio Batuen Erakundeko (NBE) adituek, baina Saudi Arabia buru duen koalizio militarra ere kritikatu dute, eta horren errua egotzi diote.

Yemenerako nazioarteko eta eskualdeko goi-mailako aditu taldea 2017an sortu zuen NBEko Giza Eskubideen Batzordeak. Gaur argitaratu duen txostenaren arabera, bi aldeek eta Arabiako koalizioak Nazioarteko Zuzenbidea urratu dute, "eta gerrako krimenak egitearen parekoa izan daiteke".

2014ko irailetik Yemenen egin diren bortxaketak eta abusuak ikertu dituzte aditu horiek, matxino huthiek Sana hiriburua eta iparraldeko probintziak eta herrialdeko mendebaldea hartu zituztenean eta Gobernua hiriburutik kanporatu zutenean.

Gatazka 2015eko martxoan gogortu zen, Saudi Arabiak esku hartu zuenean, Ameriketako Estatu Batuen babesarekin.

"Gobernuko eta Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak barne dituen koalizioko pertsonek adeitasun, proportzionaltasun eta ardura printzipioa hausten duten erasoak egin dituztela esateko zantzuak daude, eta gerrako krimenak izan daitezke", aditu taldearen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak