Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
John McCain AEBko senatari errepublikanoa hil da
McCain AEBko Presidentetzarako hautagaia izan zen 2008an. Bere etxean hil da, Arizonan, minbiziaren aurkako tratamendua berta behera utzi eta egun batera.
Agentzia | Erredakzioa
John McCain AEBko senatari errepublikanoa hil da igande honetan, 81 urte zituela, garuneko minbizi baten ondorioz. Barack Obamaren etsaia izan zen 2008ko hauteskundeetan.
McCain bere senideez inguratuta hil da, Sedona (Arizona) inguruko etxean, minbiziaren aurkako tratamendua bertan behera utzi eta egun batera. Azken hilabeteotan politikaren mundutik urrundu zuen.
"John Sidney McCain III senataria 16:28an hil da, 2018ko abuztuaren 25ean. Bere familia senatareiarekin zegoen hil denean. Ameriketako Estatu Batuak hirurogehi urtez zerbitzatu ditu", adierazi du haren bulegoan ohar batean.
Donald Trump AEBko presidenteak harreman tirabiratsua izan zu McCainekin azken urteotan, eta haren heriotza deitoratu du, berria izan bezain laster.
"Nire doluminik handiena eta errespetua John McCain senatariaren familiarentzat. Geure bihotzak eta otoitzak zuekin daude", idatzi du Trumpek.
CNNren arabera, McCainek Arizonan hobiratzea nahi zuen, bere arrantxoan, bizi zen lekuan, Washingtonen edo Napolesen. Halaber, ez zuen Trump bere hileta-elizkizunetara gonbidatzea nahi.