Mundua -
Krisia
Lehen ministroa izango da Tunisiako presidente hauteskundeetara arte
Zine al Abidine Ben Ali presidenteak herrialdetik alde egin du, 23 urteko aginaldiaren ostean karguari eusteko gaitasunik ez zuela erabaki dutelako.
Erredakzioa
Era berean, Ghannouchi hauteskundeak izan arte presidente izango dela aurreratu du telebista publikoak. Agintari berriak ziurtatu du Konstituzioa errespetatuko duela eta egonkortasuna berrezarriko duela.
"Konstituzioaren 56. artikuluan agertzen denez eta Estatuburuak herrian agintzeko erakutsi dituen zailtasunekin, presidente kargua hartuko dut hemendik aurrera", adierazi du Ghanuchik parlamentuko arduradunek inguratuta Kartagoko Presidentzia Jauregitik.
Presidente berriak "sentsibilitate politiko guztiei" egin die deia "aberriarekiko duten maitasuna eta batasuna erakutsi dezaten".
"Konstituzioa errespetatuko dudala hitz ematen dut eta martxan jarriko ditut alderdi politikoekin eta agente zibilekin adostutako neurriak", gaineratu du.
Albiste horren berri izan aurretik, Al Yazira eta Al Arabiya telebista-kateek esan dute Fuad Mabazaa izango zela presidente berria 60 egunerako, baina azkenean Mbazaa Gobernuko batzorde baten buru izango da, Defentsa ministroarekin batera.
Zine al Abidine Ben Alik arratsaldeko bostak aldera utzi du herrialdea. Frantziara edo Arabiar Emirerri Batuetara alde egin duela uste dute, baina "Libiaren babesarekin" Maltara joan ote den ere zabaldu da.
Gobernua desegin du eta hauteskundeak deitu
Zine el Abidine Ben Ali Tunisiako presidente oihak Gobernua desegin du eta sei hilabete barru hauteskunde aurreratuak deitzea erabaki du.
Istiluak eta hildakoak, salbuespen egoera
Gobernuak salbuespen-egoera ezarri du herrialde osoan 17:00etatik 06:00etara eta ezingo dira kontzentrazioak edo manifestazioak egin.
Poliziak 8.000 pertsona inguruk egindako manifestazioa negarra eragiten duen gasarekin desegin eta gutxira iritsi da erabakia. Barne Ministerioaren kanpoaldean bildu dira manifestariak presidenteak botereari uko egin diezaiola exijitzeko.
Tunisiara ez joatea aholkatu du Atzerri Ministerioak
Atzerri Gaietarako Ministerioak Tunisiara ez bidaiatzea aholkatu die herritarrei eta han daudenei etxetik edo hoteletik ez ateratzeko deia egin die.
Ministerioaren arabera, Espainiako Estatuko 600 inguru herritar bizi dira Tunisian, baina zaila da zenbat turista dauden jakitea.