Mundua -

EKIALDE HURBILA

Indarkeriaren ondorioak Gazan: 167 palestinar hil dituzte eta beste 18.000 zauritu

Palestinako Osasun Ministerioak eman du martxoaren 30etik, Itzuleraren Martxa Handia hasi zenetik, izandako biktimen kopurua. Bi aldeen arteko su-etenak ez ditu 24 ordu iraun.

Gazako liskarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gazako liskarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gazako liskarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 167 palestinar hil dituzte eta 18.000 zauritu, Israel eta Gazako Zerrendaren arteko mugan izandako liskarretan martxoaren 30ean Itzuleraren Martxa Handia hasi zenetik. Halaxe eman du jakitera larunbat honetan Palestinako Osasun Ministerioak.

Israeldarren aldetik soldadu bat eta dozenaka herritar zauritu dira.

Gaur hil da gatazka honetako azken pertsona, ostiralean zauritutako 40 urteko gizon palestinarra. Egun hartan beste bi palestinar ere hil zituzten tirokatuta. "9.000 manifestari inguru elkartu dira Gaza eta Israel arteko segurtasun hesiaren inguruetan" txiokatu zuten israeldarrek. Manifestazioak liskarrekin amaitu ziren berriz ere, eta protestan ari zirenak tirokatu egin zituzten frankotiratzaileek.

Beraz, ostegunean bertan, Egiptok eta Nazio Batuek bultzatuta, Israelen eta Hamasen artean hitzartutako su-etenak ez du 24 ordu ere iraun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila gaur