Mundua -

Frantzia

Frantziako oposizioak bat egin du Macronen aurkako kritikan, ez mozioetan, ordea

Alderdiek Gobernu "monarkiko", "autokratiko" eta "larderiatsu" baten aurka egin dute, presidente frantziarrak aurre egin behar izan dion auzirik handienean.

Benalla, Macronekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Benalla, Macronekin batera, artxiboko irudi batean
Benalla, Macronekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak bi zentsura-moziori aurre egin behar izan die asteartean, 'Benalla auzia'ren kudeaketa dela eta. Horietako bat ezkerrak aurkeztu du, eta bestea eskuinak.

Ia ezinezkoa zen zentsura-mozioak onartzea, 577 diputatutik 289ren babesa behar delako, eta Errepublika Martxan Macronen alderdiak gehiengo zabala du Behe Ganberan.

Mozioen aurretik egindako eztabaidan, ezkerreko eta eskuineko alderdiek bat egin zuten Gobernu "monarkiko", "autokratiko" eta "larderiatsu" baten aurka egiteko orduan, eta Parlamentuko gehiengoari Benallaren eskandaluaren, Macronek aurre egin behar izan dion auzirik handienaren, aurrean isilik ez egoteko eskatu zioten.

Alabaina, eztabaidak eta bozketak azalpenak ematera behartu dute Gobernua, Le Monde egunkariak aireratutako albistearen ostean. Uztailaren 18an argitaratutako informazioaren arabera, Alexandre Benalla Macronen segurtasunaren buruzagi ohiak manifestariak jo zituen Maiatzaren 1eko manifestazioetan, polizia gisa identifikatuta.

Ika-mika lehertu ostean, ikerketak abiarazi dituzte epaitegietan, Polizian eta Parlamentuan. Besteak beste, Stephane Fratacci Barne ministroaren kabinete burua agertuko da gaur.

Macron eta horren ingurukoen esanetan, bizkartzain ohiak egindakoa "gertakari bakana" izan zen, eta horrela balitz jokatu behar da. Oposizioaren arabera, aldiz, "Estatu mailako auzia" da, Elisiotik ezkutatzen saiatu direlako.

Bideoa: Manifestariak kolpatu zituen Macronen segurtasun burua atxilotu dute (2018/07/20)

 

Manifestariak kolpatu zituen Macronen segurtasun burua atxilotu dute
Manifestariak kolpatu zituen Macronen segurtasun burua atxilotu dute
Manifestariak kolpatu zituen Macronen segurtasun burua atxilotu dute

 

Errepublikanoak alderdi kontserbadoreak -oposizioaren alderdi nagusia da, 103 diputaturekin- zentsura mozioa justifikatu du, bere ustean, Exekutiboak "porrot egin" duelako krisian hartutako erabakiekin.

Olivier Faure sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu zuen bere alderdiak ez duela kontserbadoreen mozioa onartuko, agintea hartu nahi dutela ulertuko baitzen, gehiengoa osatuta.

Il y aura une motion de gauche et une motion de droite. Je me félicite que nous sachions faire front commun quand l’essentiel est en cause. Mais cela ne doit pas être interprété comme une volonté de gouverner ensemble #FranceInfo #8h30Politique #MotionDeCensure

"Ezkerraren mozio bat egongo da, eta eskuinaren beste bat. Pozik nago bat egiteko gai izan garelako oinarrizkoa arriskuan egon denean, baina hau ez da ulertu behar elkarrekin gobernatzeko asmoa bagenu bezala", azpimarratu zuen Twitterren.

Faurek onartu zuen oraingoan aurkeztutako mozioak sinbolikoak direla: "Ez dugu boto nahikorik izango, ez dago misteriorik, baina haiek eta guk eman nahi dugun abisua da", erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron