Mundua -
AEBetan
Obamaren bozeramaileak Etxe Zuritik alde egin du
Robert Gibbsek datorrenari lekua utziko dio, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Datozen asteetan Robert Gibbs Etxe Zuriko prentsa idazkariak bere kargua utziko du Obamaren kanpo-aholkularia izateko eta AEBetako presidentearen kanpainan lan egiteko.
Gibbsek datorrenari lekua utziko dio, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.
Dena den, Etxe Zuriak ez du ordezkoen zerrenda itxi, baina bi aste barru itxita egotea espero dute. Hautagaien artean, besteak beste, Jay Carney presidentziaordeko bozeramailea, edo Bill Burton eta Josh Earnest Gibbsen laguntzaileak daude.
Dena den, zerrenda hori itxi gabe dago oraindik.
"Nahiko lanpetuta jarraituko dudala uste dut, presidenteari laguntzen jarraituko dut", azaldu du 39 urteko bozeramaileak.