Mundua -
Euri-jasak
200.000 bat lagun bakartuta geratu dira uholdeengatik Australian
Queensland estatuari, Australiako ekialdeari, eragin dio batez ere denboraleak. Izan ere, 22 hiri urak hartu ditu eskualde horretan.
Erredakzioa
200.000 bat lagun bakartu dituzte azken asteetako euri-jasek Australian. Frantziaren eta Alemaniaren tamainako lurrazala urak hartu du Australian.
Queensland estatuari, Australiako ekialdeari, eragin dio batez ere denboraleak. Izan ere, 22 hiri urak hartu ditu eskualde horretan. Horregatik zona katastrofikoa deklaratu zuten iragan asteazkenean.
"Hondamendi hau bukatzeko denbora luzea falta da oraindik", adierazi du Anna Bligh Queensland estatuko buruzagiak. Uholdeak utziko dituen ondorio ekonomikoak gogorarazi ditu Blighek. Ikatz meategi nagusiak eta estatuko porturik handiena aldi baterako gelditu behar izan dituzte.
Kalteak, azukrea eta gariaren ekoizpenean
Julia Gillard Australiako lehen ministroa, Bundaberg hiriko kaleetan barrena ibili da, estatuko produkzioaren gune garrantzitsuetako bat da hori, eta bere ateak itxi behar izan ditu, urak bidaiatzeko seinale sistema kaltetu duelako.
Hegoaldeko Gales Berrian, ibai askoren urak gainezka egiteak estatuko gariaren laborantzan kalte handiak eragin ditu. Bertako nekazarien ustez, herrialdeko uztaren erdia (10 milioi tona) galdu da, ondorioz, prezioak % 45 igotzea espero da.
Australiako meteorologia zerbitzuak dioenez, erregistroen arabera, herrialdeak bizi izan dituen uholde handienak dira hauek, eta datorren igandean euriteak indar gehiagorekin itzuliko dira.