Mundua -
Aisialdirako ere erabilgarri
Marihuana legezkoa izango da Kanadan urriaren 17tik aurrera
Trudeauren esanetan, neurriaren bidez "gazteak babestu" eta krimen antolatuaren finantzaketa mota bat etetea da helburua.
agentziak | erredakzioa
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak atzo, asteazkena, iragarri zuenez, marihuana legezkoa izango da herrialdean datorren urriaren 17tik aurrera, Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu ondoren.
Trudeauk Parlamentuan azaldu duenaren arabera, Kanadako Gobernuaren "helburua gazteak babestea" eta krimen antolatua finantzatzeko modu hori etetea da. Gainera, hauteskunde-kanpainan agindutako neurria da.
Era berean, Quebec, Ontario eta Columbia Britainiarra probintzietan denbora gehiago izango dute neurria martxan jartzeko. Gobernuak 17 asteko epea eman die horretarako.
Trudeauk 2015eko hauteskundeak irabazi baino lehen agindu zuen neurri hori, eta onartu aurretik zazpi hilabete eman dituzte Kanadako Parlamentuan horri buruzko eztabaida sakona egiten.