Mundua -

Dardara

5,7 graduko lurrikara batek Guatemala astindu du

Epizentroa Guatemalako hiriburutik 50 bat km-ra kokatu da, Escuintla eskualdean, baina ez du, momentuz, kalterik eragin.

Guatemalako lurrikararen epizentroa. Argazkia: EMSC
Guatemalako lurrikararen epizentroa. Argazkia: EMSC

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,7 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Guatemalako mendebaldea astindu du, baina momentura arte dagoen informazioaren arabera, ez du kalte materialik ez zauriturik eragin.

Guatemalako Sismologia, Bolkanologia, Meteorologia eta Hidrologia Institutu Nazionalak 5,6 graduko dardara izan dela adierazi duen arren, ondoren datua eguneratu egin du. Lurrikara igandeko 20:32ean jazo da (04:32ean, gurean).

Epizentroa Guatemala Hiritik 49,2 km-ra hego-mendebaldera kokatu da, hain zuzen, Escuintla eskualdean.

Dardara herrialdeko hainbat lekutan sentitu den arren, agintariek ez du inolako kalte edo zaurituren berri izan, baina egoera aztertzen ari dira oraindik.

Guatemala da hondamendi naturalak izateko arrisku handiena duen munduko laugarren herrialdea. Iazko ekainak 14an, 6,6 graduko lurrikara izan zen eta 5 hildako, 7.000 kaltedun eta kalte material handiak eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak Guatemala