Mundua -
Presidentziarako hauteskundeak
Oposizioak Bielorrusiako Gobernuaren egoitza menpean hartu nahi du
Oposizioko hautagai bi zauritu egin dituzte Poliziaren kontrako liskarretan. Manifestariek igandeko hauteskundeetan iruzurra izan dela salatzen dute.
Erredakzioa
Oposizioko ekintzaile talde bat Gobernuaren Etxea menpean hartzen saiatzen ariko lirateke, RIA Novosti albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera. Gobernuaren Etxea Ministroen Kontseiluaren bileren egoitza da, baita Asanblada Nazionalaren bi ganberena eta Hauteskunde Batzorde Zentralarena ere.
Oposiziokoen helburua, beraiek adierazitakoaren arabera, Gobernua bere gain hartzea izango litzateke. Hori lortzeko, eraikineko ateak apurtzeko ahaleginak egiten ari dira.
Vitali Romashevski Presindetziarako hautagaiak zauriak izan ditu Poliziarekin Gobernuaren egoitzaren aurrean izandako liskarretan.
Hiru ordu lehenago, oposizioko beste hautagai bat, Vladimir Nekliaev, lesioa izan du garunean Poliziak emandako kolpe baten ondorioz.
Lukashenkoren garaipen birtuala
Lehenengo datu ofizialen arabera, Alexander Lukashenko Bielorrusiako egungo presidenteak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 89,1 lortuta.
Garaipen honi esker, Lukashenko Estatuaren buru izaten jarraituko luke beste bost urtetan. 1994. urtetik da Bielorrusiako presidentea.