Mundua -

Sismo

5,5 graduko lurrikara izan da Perun

Sismoa Liman ere nabaritu dute. Lurrikarak hasiera batean izua eragin du eskualdeko biztanleengan, baina orain arte ez dira kalte materialak edo pertsonalak jaso.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,5ko maila hartu du gaur goizean Perun izandako lurrikarak; epizentroa Lima herrialdeko hegoaldean eman da eta hiriburuan ere nabaritu izan da. Lurrikarak hasiera batean izua eragin du eskualdeko biztanleengan, baina orain arte ez dira kalte materialak edo pertsonalak jaso, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Peru Institutu Geofisikoaren arabera, lurrikara 06:07an (Euskadiko 11:07an) eman da, Mala hiriko hego-mendebaldetik 30 kilometrora, Cañete probintzian. Lurrikara 63 kilometroko sakoneran jaso da.

Sismoa Liman ere nabaritu dute, bertoko hedabideek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak Peru