Mundua -

Irak

Parte-hartze txikiagoa Estatu Islamikoaren osteko lehenengo hauteskundeetan, Iraken

Oraindik erroldaren % 8aren datuak ezagutzeke daudenean, % 44,5ekoa izan da, 2014ko hauteskundeetan baino 15 puntu gutxiago.

Soldaduak eta zibilak, bozkatzen / EFE.
Soldaduak eta zibilak, bozkatzen / EFE.
Soldaduak eta zibilak, bozkatzen / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa garaitu zutenetik Iraken egin diren lehenengo hauteskundeetako parte-hartzea % 44,5ekoa izan da, herrialde arabiarreko hauteskunde batzordearen arabera, oraindik erroldaren % 8aren datuak ezagutzeke daudenean.

Azken hauteskundeetako datuetatik urrun daude aurtengoak. 2014ko apirileko parte-hartzea % 60 izan zen, eta lau urte lehenago, % 62.

24 milioi hautesle zeuden deituta Parlamentuko 329 aulkiak berritzeko. Ganbera berriaren egiteko nagusia herrialdea berreraikitzea izango da.

Segurtasun Batzordeak hauteslekuak ixtean esan duenez, eskolen edo boto-emaileen aurkako "erasorik" gabe joan da hauteskunde eguna, eta hori arrakastatzat hartu du.

Hala ere, segurtasun iturriek EFE agentziari esan diotenez, gutxienez goernuaren aldeko milizia bateko lau kide hil ditu bonba batek.

Hain zuzen ere, Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, baina oraindik ez dute mezu horren egiazkotasuna frogatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Estatu Islamikoa Hauteskundeak Asia azken ordukoa Ekialde Hurbila Irakeko albisteak