Mundua -

Udal hauteskundeak Tunisian

Parte-hartze txikia izan da Tunisiako udal hauteskundeetan

Garaipena Ennhada islamista kontserbadoreei eman diote, baina behin-behineko kalkuluetan ez dituzte zerrenda independentisten emaitzak kontuan hartu, horiek izango bailirateke benetako garaileak.

Botoen zenbaketa Tunisian. Argazkia: EFE.
Botoen zenbaketa Tunisian.
Botoen zenbaketa Tunisian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tunisiako udal hauteskundeetan abstentzioa handia izan da, batez ere, nekazaritza eremuetan, besteak beste, herritarrek politikariengan duten konfiantzarik eza dela eta. 2011n Zinedin Ben Aliren diktadura luzeari amaiera jarri zion trantsizio politikoari bukaera eman diote igande honetako hauteskundeek.

Behin-behineko zenbaketaren arabera, hauteskundeetan % 33,7ko parte-hartzea izan da, eta alde handia izan da, batetik, Tunisen eta Sfaxen (hirigune handienak) jasotako botoen eta, bestetik, nekazaritza eremuetan jasotakoen artean.

Hauteskundeetarako Goi Agintaritza Independenteak hedabideei jakinarazi dienez, hauteskunde historiko hauetara 5 milioi tunisiar baino gehiago zeuden deituta, eta 1.796.154 boto jaso dituzte.

Bestalde, hainbat arazo eta liskar izan dira, esaterako bozkalekuak zabaltzerako orduan; baina, orokorrean, hauteskundeak normaltasunez igaro dira.

Irabazleen harira, garaipena Ennhada islamista kontserbadoreei (Parlamentuko indar nagusia eta Gobernuko kideak) eman diote; hala ere, behin-behineko kalkuluetan ez dituzte zerrenda independentisten emaitzak kontuan hartu, horiek izango bailirateke benetako garaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Politika albisteak Nazioartea Albisteak Hauteskundeak