Mundua -

Libano

Hezbollahk eserlekuen erdiak baino gehiago lortu omen ditu hauteskundeetan

Parlamentuan indar handiena duen komunitateko buru izango da Saad al Hariri, behin-behineko emaitzen arabera. Horrela, egoera bikainean dago hurrengo gobernua gidatzeko.

Al Hariri, hauteskunde egunean. Argazkia: EFE
Al Hariri, hauteskunde egunean. Argazkia: EFE
Al Hariri, hauteskunde egunean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezbollah Libanoko alderdi xiitak eta horren aliatuek Parlamentuko 128 eserlekuen erdiak baino gehiago lortu omen ditu igandean egin dituzten hauteskundeen ostean, buruzagi politikoek eta hango hedabideek zabaldutako behin-behineko emaitzen arabera.

Datuok baieztatzekotan, Hezbollahren eta aliatuen gehiengoak bultzada handia emango liokete Libanoko alderdi xiitari. Talde horrek Baxar al-Assadi lagundu dio Siriako gerran.

Horrez gain, Hezbollahren nagusitasunak Iranek erlijioan duen boterearen erakusle da, Libanotik Irak eta Siriaraino. Hezbollahk Israelen arerio gisa aurkezten du bere burua, eta AEBk talde terroristatzat jotzen dute.

Behin-behineko datuek dioenez, Saad al Hariri gaur egungo lehen ministroa izango da komunitate horretako burua Parlamentuan, eta aukera handiak ditu hurrengo gobernua gidatzeko moduan izateko.

Libanoko sistema politikoaren arabera, suni batek hartu behar du lehen ministro kargua. Gainera, aurreikusi dutenez, hurrengo gobernua, gaur egungoa bezalaxe, Parlamentuko ia talde guztietako kideez osatuta daude.

Nazioarteko emaileek erreformak espero dituzte hurrengo gobernuaren partetik, Estatuko zorra murrizteko, Parisen apirilean egindako biltzarrean hitzeman zituzten milaka milioiak itzuli baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Albisteak Hauteskundeak Asia albisteak Libano gaur Ekialde Hurbila gaur