Mundua -
Sutea Israelen
Israelek Europaren laguntza jaso du sutea itzaltzeko
Sugarrek 40 pertsona baino gehiago hil dituzte eta 2.000 hektarea erre. Sutea Haifa Israeleko hirugarren hiriaren inguruan da.
Erredakzioa
Europar Batasunak 40 hildakotik gora eragin dituen sutea itzaltzeko laguntza bidali dio Israeli. Europako Batzordeak jakitera eman duenez, Israeleko Gobernuak atzo bertan eskatu zuen laguntza.
Espainiak, Greziak, Frantziak, Ziprek eta Kroaziak suteak itzaltzeko hegazkinak eskaini dizkiote Israeli, eta dagoeneko lau bertara iritsi dira Greziatik.
Europako Exekutiboak babes zibileko mekanismoak martxan jarri ditu. Bertan 31 herrialdek parte hartzen dute Israelek sua itzaltzeko taldeak eta tresnak eskatu zituenetik.
Gainbegiratze eta Informaziorako Europako Zentroak Errusia, Egipto eta Jordania bezalako herrialdeen laguntza eskaintzak ere jaso ditu.
Ikerketa penala egingo dute
Sua Haifa Israeleko hirugarren hiriaren inguruan da, Tirat Carmel herrian, Haifako Dania auzotik bi kilometrora.
Yitzhak Aharonovitch, Barne Segurtasunerako ministroak sutearen sorrera argitzeko ikerketa penala abian jarriko dutela esan du. Suak 2.000 hektarea erre ditu.