Mundua -
LURRIKARA
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du
Lurrikarak Moron kostaldeko udalerritik 20 kilometro ipar-ekialdera izan du epizentroa, 5 kilometroko sakoneran.
EITB.EUS
Ritcher eskalan 4,7 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du goizaldean, Venezuela Ikerketa Sismologikoen Fundazioak (FUNVISIS) bere Twitter kontuan jakinarazi duenez.
Dardara 04:44an gertatu da Moron kostaldeko (Carabobo Estatua) udalerritik 20 kilometro ipar-ekialdera eta 5 kilometroko sakoneran izan du epizentroa.
Oraingoz, ez dute kalte pertsonal edota materialen berri eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea