Mundua -

Hauteskunde orokorrak

Viktor Orbanek hirugarren garaipena jarraian lortu du Hungarian

Hungariarrek emandako botoen erdia jaso ditu lehen ministroak, parte-hartze handiko bozketa batean.

Orban, garaipena ospatzen bere jarraitzaileen aurrean. Argazkia: EFE
Orban, garaipena ospatzen bere jarraitzaileen aurrean. Argazkia: EFE
Viktor Orbanek hirugarren garaipena jarraian lortu du Hungarian

1:10

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Orbanen Fidesz alderdi kontserbadore nazionalistak garaipen argia lortu du Hungariako hauteskunde orokorretan, botoen % 49 jasota, boto-paperen % 95 zenbatuta dagoenean.

Hala, Orbanek bere hirugarren agintaldiari aurre egingo dio, laugarrena guztira, diskurtso kontserbadore eta populista batekin.

Horren atzean Jobbik alderdi ultraeskuindarra, botoen % 20 jasota, eta sozialdemokratek gidatutako ezkerreko koalizioa, % 12rekin, daude.

Parte-hartzea handia izan da oraingoan, % 70 ingurukoa, hain zuen, 2002tik izan den handiena. Hori dela eta, hauteslekuen itxiera atzeratu behar izan dute behin baino gehiagotan, ilaran zeuden pertsona guztiek botoa emateko aukera izan zezaten.

Parlamentuan sartzeko behar den gutxieneko % 5eko babesa lortu duten beste alderdi batzuk LMPren ekologistak (% 6,5) eta Koalizio Demokratikoa (% 5,3) dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Hungaria gaur Eskuin muturreko mugimenduak