Mundua -

Gazako zerrenda

Ostiralean Israelek tirokatu zuen beste palestinar bat hil da

Honekin, 18 dira jada soldadu israeldarrek Itzulerako Martxa Handian hildako palestinarrak.

Israelgo soldaduen karga, palestinarren aurka. Argazkia: EFE
Israelgo soldaduen karga, palestinarren aurka. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko ostiralean Gazako Zerrendako protesten harira zauritu zuten 29 urteko gazte bat hil da gaur, astelehena, Zerrendako Osasun Ministerioak zabaldu duenez. Israelgo soldaduek tirokatu eta larri zauritu zuten.

Honekin, 18 dira jada soldadu israeldarrek Itzulerako Martxa Handian hildako palestinarrak. Israelek horien bi hilotz atxikita mantentzen ditu oraindik.

Gazteak Fares Al Regeb zuen izena, eta sabelean zauritu zuten Jan Yunesen, azaldu du Ashraf al Qedra Gazako Osasun Ministerioaren bozeramaleak.

Milaka eta milaka palestinarrek parte hartu zuten ostiralean, Itzulerako Martxa Handian, Lurraren Eguna omentzeko ekitaldian eta, Israelgo Armadaren arabera, manifestariek sua eragiteko lehergailuak eta pneumatikoak jaurti zizkieten soldaduei, orduan, horiek benetako munizioarekin, kautxu bala eta gas negar-eragileekin erantzun zieten.

1.400 manifestari zauritu zituzten, horietako 35 benetako munizioarekin, Osasun Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gazako Zerrenda Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina albisteak