Mundua -

Iruzkina

Tentsioa berriz nagusi Korea bien artean

Estatu bien arteko gerrak 1950etik 1953ra arte iraun zuen eta ez dute sekula bake itunik sinatu.

Jesús Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko istiluak ohikoak dira bi herri horien arteko mugan, baina gutxi izan dira gaurkoa bezain larriak.

Korea bien arteko gerra 1950etik 1953ra arte iraun zuen eta ez dute sekula bake itunik sinatu. Militar gehien biltzen dituen munduko muga da eta guztiz itxita dago.

Itsasoko muga dela eta tirabiran daude Korea biak, ez daude ados bi herrialdeak bereizteko finkatutako mugarekin, bereziki, mendebaldeko zenbait uharteri dagokionez. Hain zuzen, Ipar Koreak Hego Koreako uharte horietako bati eraso dio azken orduotan.

Hego Korea itsasoan maniobrak egiten ari zenez, Hego Koreak ez duela muga errespetatu esango du seguruenik Ipar Koreak erasoa justifikatzeko.

Dena den, deigarria da indarkeriaz erraz baliatzen dela Ipar Korea. Hego Koreak oso gutxitan egin du tiro Ipar Korea aldera, baina Ipar Koreak maizegi egiten du hori Hego Korearen kontra.

Iragan martxoan, iparkorearrek Cheonan korbeta hegokorearra hondoratu zuten eta 46 pertsona hil ziren.

Ipar Koreak gutxi galduko luke gerra batean, bere ekonomia jada oso gaizki dagoelako. Hego Koreari, aldiz, ez zaio gerra bat komeni; bere ekonomia munduko boteretsuenetarikoa da eta ez da gerra batekin hobetuko.

Ipar Koreak gutxi galduko luke gerra batean, bere ekonomia jada oso gaizki dagoelako. Hego Koreari, aldiz, ez zaio gerra komeni; bere ekonomia munduko boteretsuenetarikoa da eta ez da gerra batekin hobetuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea