Mundua -

GATAZKA DIPLOMATIKOA

23 diplomazialari britainiar kanporatu, eta British Councila itxi du Errusiak

Britainia Handiak agintari errusiarrei leporatu die Sergei Skripal espia ohiaren pozoitzea, eta Errusiako diplomazialariak bota ditu. Hau izan da Kremlinaren erantzuna.

Laurie Bristow Britaina Handiko enbaxadorea Errusian. Argazkia: EFE
Laurie Bristow Britaina Handiko enbaxadorea Errusian. Argazkia: EFE
Laurie Bristow Britaina Handiko enbaxadorea Errusian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kremlinak Errusian bizi diren 23 diplokazialari britainiar kanporatzeko agindua eman du larunbat honetan. Britainia Handiko Gobernuak Errusiari leporatzen dio Salisburyn Sergei Kripal espia ohi errusiarra pozoitu izana, eta kasu horren harira hasitako mugimenduetan azkena da hau.

"Persona non grata izendatu ditugu Britainia Handiak Moskun duen Enbaxadako 23 diplomazialari britainiarrak" jakinarazi du Errusiako Kanpo Ministerioak. Astebeteko epea eman diete Errusia uzteko.

Gainera, "bi herrialdeetan dauden instituzio kontsularren desproportzioa dela eta", ukatu egin dio Britainia Handiari San Petersburgon beste kontsulatu bat irekitzeko baimena.

Era berean, bertan behera utzi dute Errusiako British Counciaren jarduna "bere estatusa erregulatuta ez dagoelako".

Aurrekariak

Erresuma Batuak 23 diplomazialari errusiar kaleratuko ditu errepresalia gisa, Sergei Skripal espioi ohia eta horren alaba (Julia) Salisburyn (Ingalaterra) pozoituak izan eta gero Moskuk azalpen argirik eman ez duelako, Theresa May lehen ministroak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Errusiak asteazkenean bertan berretsi egin zuen NBEren egoitzan ez duela erantzukizunik Sergei Skripal espioi errusiar ohi eta bere alabaren pozoitzearekin, eta Theresa Mayren Gobernuari propaganda egitea egotzi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia bideoak Erresuma Batua albisteak Gaurko azken orduko albistea Espioitza Politikoa