Mundua -
Ekitaldi politikoa Nafarroan
Urkullu: 'Batasunak ez du lekurik NaBain'
EAJko agintari nagusiak NaBai poiektu "abertzalea" dela adierazi eta haren oinarriak "giza eskubideen errespetua, iritzi aniztasuna eta edozein motako indarkeriari uko egitea" direla azpimarratu du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi duenez, legez kanpoko ezker abertzaleak ez du lekurik NaBai koalizioaren barruan. Horren harira, EAJ koalizio abertzale hori "interes partikularrentzako" erabiltzearen kontra dagoela gaineratu du.
Horretaz gain, EAJk bezala, NaBai osatzen duten beste alderdi batzuk ere proiektua alderdi bakar baten interesen alde erabiltzearen aurka daudela adierazi du.
Adierazpen hauek Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidentearekin batera egindako ekitaldi politikoaren aurretik egin ditu Urkulluk. Ekitaldi horretan, Agirrebengoak NaBairen alde egin du eta "beharrezkoa den guztia emateko prest gaude, baina inori txeke zurizik eman gabe".
Bere hitzaldian, NaBai proiektu "abertzalea" dela adierazi du Urkulluk, "giza eskubideen errespetua, iritzi aniztasuna eta indarkeriari uko egitea" oinarri bezala hartuta.