Mundua -

Krisia Saharan

Europar Batasuna eta Maroko Saharaz arituko dira abenduaren 13an

Europak "bi aldeek onartutako behin-betiko konponbide politikoa" bultzatu nahi du eta Marokoren ardurapena dagoen kolonia ohiaren etorkizuna argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) Mendebaldeko Saharan gertatutakoak Marokorekin hitzegiteko asmoa dauka hurrengo Elkartze-Batzordean. Hori da, hain zuzen, Catherine Ashton Europako Ordezkaritzaren bozeramaileak gaur jakitera eman duena.

Gai hori Bruselan hori aste barru egingo duten bileran jorratuko dute, martxoaren hasieran Granadan egindako batzarretik egiten duten lehen bileran.

Krisiaren inguruko azken komunikatuan, EBko ordezkari Nagusiak indarkeriari uko egin eta lasaitasuna izateko eskatu zien guztiei.

"Behin betiko konponbide politikoa"

Era berean, Ashtonek Christopher Ross Nazio Batuetako ordezkariari ematen dioten babesa gogoratu du. Rossek "bi aldeek onartutako behin betiko konponbide politiko" baten alde lanean ari da, Marokoren ardurapean dagoen kolonia ohiaren etorkizuna argitzeko.

Ashtonek ere itxaropentsu jarraitzen ditu Marokok eta Polisarioak New Yorken, Nazio Batuen zuzendaritzapean, egiten ari diren elkarrizketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea