Mundua -
Iruzkina
Irlandak ez du aitortu nahi gaixorik dagoela
Greziak aitortu zuen laguntza behar zuela, eta hori jasotzeko baldintza guztiak onartu zituen.
Jesus Torquemada
Herrialde batek arazo ekonomiko larria du bere aberastasun osoan, % 32ko defizit publikoa eta banku sektorea porrot eginda duenean. Irlandaren kasua da. Greziak aitortu zuen laguntza behar zuela eta laguntza hori eman ziezaioten ezarritako baldintzak onartu zituen.
Baina Irlandak dio ez dagoela halabeharrez ezarriko dizkioten baldintzak onartzeko prest, ez duelako subiranotasun ekonomikoa galdu nahi.
Azken hamarkadan, Irlandak sozietateen gaineko zergarik baxuena izan zuen eta, ondorioz, hazkunde ikusgarria izan zuen eta atzerriko enpresa asko erakarri zituen.
Edonork ezar dezake sozietateen gaineko zerga baxua, baina horrek zera esan nahi du: Estatuak irabazi gutxiago izango dituela, bere defizit publikoak gora egingo duela eta zuloa estaltzeko finantziazioa behar izango duela.
Irlandak Europar Batasunean dagoelako lortu zuen finantziazioa prezio baxuan. Baina orain, defizita horren altua eta zorra horren handia duen honetan, eta bankuek izen ona galdu duten garai honetan, Irlandak kredituak nahi baditu, Alemaniak baino ia bost puntu garestiago ordaindu behar ditu.
Subiranotasuna dute orain gogoan, baina lehen, ondo baino hobeto aprobetxatu zuten euroan jartzeko aukera.