Mundua -

Bakearen Nobel sariduna

Ikusmina Birmanian Suu Kyiren berehalako askatzearen inguruan

Azken 21 urteetatik 15 etxean etxe barruan atxilotuta eman ditu. Arrazoia, Birmanian gobernatzen duen erregimen militarrean erreforma demokratikoak egitea eskatu izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.500 jarraitzaile Aung Sab Suu Kyiren etxearen inguruan daude, Rangunen, Birmaniako mugimendu demokratikoaren liderra noiz askatuko zain. Bakearen Nobel saridunari jarritako 18 hilabetetako etxeko atzipenaldia gaur, larunbata, bukatzen da.

Europar Batasuneko herrialdeetako hainbat diplomazialari ere inguruetan daude 1991ko Bakearen Nobel saridunari elkartasuna agertu eta Than Shwe generalen Batzorde Militarrari presionatzeko.

Birmaniako gobernua kontrolatzen duen erregimen militarrean erreforma demokratikoak eskatzeagatik azken 21 urteetatik 15 etxean giltzapetuta eman ditu 65 urteko Suu Kyik.

2009an 18 hilabeteetako etxeko atzipenaldia ezarri zioten eta epea hori gaur betetzen da.

Suu Kyik 1988an sortutako LND alderdiaren arabera, erregimen militarrak askatze-agindua ostiralean sinatu zuen. Batzorde Elektoralak LND desegiteko erabakia hartu zuen iragan igandeko hauteskundeen aurretik.

Behin-behineko askatasunari, ez

Bakearen Nobelaren saridunak Nyan Win abokatua eta LNDko bozeramailearen bitartez jakinarazi duenez, ez du behin-behineko askatasuna onartzeko inolako asmorik.

Batzorde militarrak Aung San Suu Kyi aske utzi zuen azken aldian, honek ospe handia hartu zuen eta handik urtebetera agintariek bere etxean giltzapetzeko erabakia hartu zuten.

Askatzea, erregimen militarrak parlamenturako hauteskundeak egin eta egun gutxira gertatuko da. Hauteskunde horiek azken 20 urteetan egindako lehenak izan dira, oposizioko ordezkaririk gabe, "demokrazia disziplinatu" baterako bidean aurrerapauso gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea