Mundua -
Aldarrikapena
Protesta jendetsuak Errusian, martxoko hauteskundeak boikotatzea eskatzeko
Alexéi Navalni oposizioko liderrak deitu du mobilizazioa, eta atxilotu egin dute jarraitzaileez inguratuta atera denean.
Agentziak | Erredakzioa
Milaka pertsona kalera irten dira gaur Errusia osoan, martxoaren 18ko hauteskundeak boikotatzeko deia egiteko. Ez dute ia inor atxilotu Moskun eta San Petersburgon.
Nahiz eta Errusiako bi hiri nagusietako manifestazioak legez kanpokoak izan eta agintariek gogor erreprimituko zituztela ohartarazi, ez dute ia ezer egin.
Alexéi Navalni oposizioko liderrak deitu du mobilizazioa "Hautesleen greba" lelopean, eta atxilotu egin dute Tverskaya kalean jarraitzailez inguratuta atera denean.
Buruzagi politikoaren laguntzaileek azaldu dutenez, badirudi datozen orduak komisaria batean igaroko dituela, ekitaldi publikoak antolatzeko arauak urratzeagatik zein zigor jarriko dioten jakin arte.