Mundua -

Uholdeak

Sena ibaiaren gorakadak Parisen eragindako alerta baretu dute, abisua mantendu arren

Oro har, aurreikuspenak lurralde osoan baretu dituzte, iragarritakoa baino euri gutxiago egin duelako azken orduotan.

Sena ibaiaren gorakada. EFE
Sena ibaiaren gorakada. EFE
Sena ibaiaren gorakada. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sena ibaiak gora egin du larunbat honetan Paris (Frantzia) parean, baina aurreikusitakoa baina maila lasaiagoan. Azken iragarpenen arabera, ez du 2016an izandako uholdeen maila gaindituko.

Oro har, ibaien ibilgua kontrolatzeaz arduratzen den erakundeak arindu egin ditu iragarpenak lurralde osoan, uste baino euri gutxiago egin baitu azken orduotan.

Hala eta guztiz ere, Frantziako 12 departamentutan zaintza laranja ezarrita dago, bigarren maila larriena, batez ere Sena eta Saona ibaien arroetan eta horien ibaiadarretan.

Sena maila gorenera heldu zen (5,73 metro) Paris parean, eta astel

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Paris Frantzia albisteak Gaurko azken ordukoa